Diagnostikoak Ziburuko jolastokietan

Ziburuko Kaskarotenea ikastolako eta Marinela eskolako jolastokien berritzearen esparruan, herriko etxeak jolas eremuen diagnostiko bat egiteko ardura eman dit genero berdintasunaren ikuspegitik.
Behaketa eta azterketa metodologia
Metodikoki ikasleen arteko dinamika sozialak aztertu ditut, haien mugimenduak eta jarduerak hainbat behaketa saiotan.
Azterketa sakon honen bidez zehazki identifikatu da:
- Eremu erabilienak eta han kokatzen direnikasle taldeen profilak
- Jarduerak generoaren arabera.
- Adinaren araberako espazio okupazioak
- Elkarrekintza sozialak.
Txosten bati esker, eskolek eta herriko etxeak kanpo espazioen puntu azkarrak eta ahuleziak identifikatu dira. Orain, tailer parte-hartzaileak programatuak dira haurrekin konponbide zehatzak garatzeko.
Literaturako estereotipoak deseraikitzea Kanboko Ikastola

Kanboko hiriak Errobi Ikastolara esku-hartzera gonbidatu nau literatura eta generoari buruzko gogoeta bat proposatzeko. LH3 eta LH4ko ikasleekin, bi arratsaldez, Euskal Herriko ipuin tradizional baten deseraikitze lana egin dugu.
Honen bidez, ikasleekin aukera horiek ahalbidetu dira:
- Jatorrizko narrazioan agertzen diren genero estereotipoak identifikatzea
- Irudikapen hauek gure mundu-ikuskera nola eragiten duten ulertzea
- Estereotiporik gabeko bertsio alternatibo bat kolektiboki berridaztea
- Ikasleen ikuspegi kritikoa garatzea narrazio tresnekiko
Ikasleek inplikazio eta sormen asko erakutsi dute. Eskerrak eman nahi dizkiot talde pedagogikoari, bere harrerarentzat eta partekatze aberasgarri hauek asko erraztu baititu.
Filma proiekzioa eta sormen tailerra Urruñan
Urruñako Itsas Mendi Zinemak haurrentzako tailer artistiko bat zuzentzeko eskatu dit (4-6 urte haurrentzat) “Beurk” filmaren proiekzioaren ondotik. Sormenaren bidez (kolaketa eta mozketa), bi oinarrizko galdera aztertu genituen: «Maitatzeak, zer erran nahi ote du?» eta «Nor maite ote duzu?»
Parte-hartzaile gazteek haien burasoekin, haien harreman afektiboak bisualki adierazi dituzte adierazpen pertsonala sustatzen duen ingurumen estimulagarri batean.
