Hendaian: ihauterien estereotipoak deseraikitzeko bidea

Hendaiako herriko etxeak, martxoaren 8ko ihauterien kari, animazio taldeei esku hartzeak zuzentzea proposatu zidditan. Hiru saio zuzendu dizkiet mozorro eta genero estereotipoei buruz :

Haurrei proposatzen zaizkien mozorroak gogoetatu ditugu.

Jarduera inklusiboak pentsatu ditugu.

Generoa lantzea mozorroaren bidez animazio taldean irudikatu dugu.

Formakuntza hauek, mozorro sexistei  buruzko hitzaldi batekin aberastuak izan dira, parte-hartzaileei marko teoriko bat eskaintzeko asmoarekin.

Processed with VSCO with hb2 preset

Ziburuko formakuntza: praktika inklusiboak animazioan

Ziburuko herriko etxeko  animazio taldearekin bi goizez, neska-mutikoen berdintasunari buruzko praktika profesionalak birpentsatu ditugu.

Giro atsegin batean, gai hauek landu genituen:

  1. Marko legala eta generoaren erronkak animazio eta heziketan
  2. Ariketa praktikoak eta kasu zehatzen azterketa
  3. Ekintza aukerak haurrekin, burasoekin eta proiektu pedagogikoaren barne
  4. Esku-hartze tresna zehatzak animazio inklusiboago baterako