Jostailuak ete genero estereotipoak Baionan

Albert Camus ikastetxearekin elkarlanean, jostailu estereotipatuei buruzko hitzaldia antolatu dut Baionan abenduan. Urte bukaerako bestak aitzin, marketing estrategiak eta jostailu sexistak aztertu ditugu, publikoarekin elkarrizketa gune bat proposatuz.

Mozorro eta genero estereotipoei buruzko hitzaldiak

Otsailean mozorro sexistei buruzko bi hitzaldi eman nituen:

  • Aurkezpen bat euskaraz Donibane Lohizune/Ziburuko ihauterian
  • Hitzaldi  bat Hendaiako animatzaileei eta burasoei zuzendua

Estereotipoak haur-gazte literaturan Hendaiako mediatekan

Hendaiako mediatekak euskarazko hitzaldi bat emateko eskatu dit gaur egungo haur literaturan agertzen diren genero estereotipoei buruz, euskararen hilabetearen kari. Esku-hartze hau nire doktoretza ikerlanean oinarritzen da eta mediatekako nerabeek maileguan hartutako liburuen analisia kontuan hartu du ere.

Onespenari buruzko mintzaldia Urruñan

Emazteen eskubideen nazioarteko egunaren kari (martxoak 8), Urruñako herriko etxeak onespenari buruzko hitzaldi bat zuzentzeko ardura eman dit. Bertan, gure erreferentzia kulturalen (literatura, zinema) azterketa kritiko bat aurkeztu dut, transmititzen dituzten botere-ereduak eta haien barneratzea galdekatzeko. Hausnarketa kolektibo hau publikoarekin izandako truke bereziki aberats eta eraikitzaile batekin osatu da.

Hendaiako mediatekako mintzaldiaren prestakuntza