Helburuak

Generoa lantzea jendarte berdintzaile bat eraikitzeko oinarrizkoa da. Horrela, norbera libreki handitu daiteke estereotipoetan mugatua izan gabe. Heziketan, gazteei modelo anitzak eta espeteotiporik gabekoak eskaini nahi ditugu. Horrela, bakoitzak bere burua eta besteak hobekiago ulertu ditzake. Genero bedintasuna, errespetua sendotzeko, inegalitateak murrizteko eta diskriminaziorik gabe, pertsona bakoitzari aukera guztiak erdiesteko oinarrizko palanka da.

Hiru ardatzetan oinarritutako zerbitzu multzo bat proposatzen dut:

Sentsibilizazioa, publiko zabalari zuzendutako mintzaldiak proposatuz: eskolek edota enpresek hezkuntza eta kultura mailan generoa gogoetatzeko eta sentsibilizatzeko hitzaldiak dira.

Eraldaketan inplikatzea, sorkuntza tailer eta murgiltze formakuntzei bidez: helduei edo haurrei zuzenduak diren talde lan inspiragarriak dira. Kulturaren eta literaturaren bidez, genero berdintasunaren erronkak berrikusten dira.

Iraunkorki eragitea, diagnostikoak eta programa egokituak sortuz: Testuliburuak eta programak berrikusteko, diagnostiko sakonak eta aholku egokituak proposatuak dira. Horiek, berdintasunean eta errespetuan oinarritzen dira.

Peinture pour enfants couleur jaune rouge

Heziketa egonkorki eraldatzeko aukera delako:

1- Aditu baten laguntzarekin manera eraginkorrean birpentsatzeko

Aditu ikuspegi zehatz bati esker, praktiketan genero estereotipoak aztertzeko eta gogoetatzeko aukera da.

Esku hartzeak beharren arabera egokitzen dira eta Euskal Herriko errealitatean oinarritzen dira.

2- Praktika hezitzaile inklusiboak integratzeko

Konferentzia eta tailer inspiragarriek talde giroa sendotuko dute. Euskarri pedagogikoak aztertuz, inklusioa garatzeko tresnak indartzen ahalko dira.

3- Material pedagogikoak anizteko

Heziketa euskarriak sortzeko laguntza eskaintzen dut, bakoitzaren behar bereziei egokituz, moduzko ikasketa tresnak eskaintzeko.

4- Segipen egokitua ukateko

Ibilbidean zehar eta aldaketak egiten diren momentuan, nire sustengua eskainiko dizut. Nire helburua, trantsizioa metodo berriengana ingurugiro orekatuan gertatzen dela segurtatzea da.

bricolage enfants bleu rouge jaune

Elkarlanari esker,

denen heziketa gaitasunak hobetuko dira.

Ikasteko ingurugiro berdintzaileago batek motibazio gehiago eta ikasleen parte hartze handiago bat ekarriko du.

Jarrera diskriminatzaileak apalduko dira.

hezkuntza eta kultura langilegoa formatuz, estereotipoak zein diren jakingo dute eta oztopatzen ahalko dituzte. Gazteei ingurugiro inklusibo bat proposatzen ahalko da.

Lan taldeen parte hartzea aldatuko da.

Motibatuagoak eta parte hartzaileagoak izango direlako. Behar dituzten tresnak eta konpetentziak ukango dituzte. Orduan, ikasleen behar anitzei erantzuten ahalko dute.

Erakundearen ospea indartuko da.

Heziketa inklusibo modelo berritzaile bat bilakatuz, berdintasuna eta heziketa kalitateari garrantzia ematen duten pertsonak erakarriko ditu.

Elkarrekin, ikasle guztiak loratzeko ingurumen bat sortzeko gaitasuna dugu. Nirekin harreman sar zaitezte gure elkarlana martxan emateko.

Galderak badituzu eta informazio gehiago nahi dituzu? Ez dudatu nirekin harremanetan sartzeko. Heldu diren 48 orduetan erantzungo dizut.

← Back

Your message has been sent

Kontuz!
Kontuz!
Kontuz!
Abisua!

Idoia Rodriguez Mondragon

Genero pedagogoa

Crédit photos: Louis Triol

contact@idoiarodriguezmondragon.com

0674370505