Diagnostikoak: hezkuntza eraldatzeko oinarria

Diagnostiko egokituak, hezkuntza ingurugiro inklusibo  eta eraginkor bat sortzeko oinarrizkoak dira. Baliabideak eta praktikak sakonki aztertuz, hiru ardatzetan laguntzen zaitut:

Eduki pedagogikoetan genero estereotipoak identifikatuko dira, proposatutako tresnak berritz pentsatzeko.

Beharrak aztertzeko, zure erakundearen berezitasunak landuko dira, elkarrizketa eta behaketa zehatzen bidez.

Irtenbide zehatzak proposatuko dira, inklusioa eta berdintasunaren balioak zure proiektuetan txertatzeko.

Jarraipena bermatuko da, aldaketa horiek konkretuki ezartzeko eta aurrerapenak ebaluatzeko.

fond jaune, post it, feutre rouge, punaises, matériel scolaire
fond rouge, appareil photo, boules jeu

1- Baliabideen eta praktiken analisia.

Zure eduki pedagogikoak, heziketa metodoak eta praktikak aztertzen ditut. Helburua genero estereotipoen ikuspegian oinarritzea da nire ezagutza eta esperientzia profesionalak erabiliz.

2- Behar berezien identifikazioa.

Erakunde bakoitza berezia da. Elkarrizketei eta analisiei esker, ekiparen behar bereziak identifikatzen ditut konponbide egokituenak proposatzeko.

3- Tresna konkretuen proposamena.

Analisiaren ondotik, txosten bat aurkezten dizut egingarriak diren praktikak aholkatzeko.

4- Hobekuntzen segipena eta ebaluazioa.

Aterabideak argitu ondotik, nire laguntza proposatzen dizut segipen erregular bat egiteko eta aterabideak adosteko.

Galderak badituzu eta informazio gehiago nahi dituzu? Ez dudatu nirekin harremanetan sartzeko. Heldu diren 48 orduetan erantzungo dizut.

← Back

Your message has been sent

Kontuz!
Kontuz!
Kontuz!
Abisua!

Idoia Rodriguez Mondragon

Genero pedagogoa

Crédit photos: Louis Triol

contact@idoiarodriguezmondragon.com

0674370505