Tailerrak eta formakuntzak: taldea inplikatzeko tresnak
Tailerrak

Zer?
Tailerrak haur eta nerabeei zuzentzen dira. Helburua, genero berdintasuna lantzea da errespetu ingurumen batean berdintasunari eta adierazpen askatasunari lehentasuna emanez.
Noiz?
Tailerren antolakuntza elkarrekin finkatutako helburuen arbera egituratuko da. Tailer laburrenak bi ordukoak izan daitezke baina ziklo orokor batean sar daitezke ikasturtean zehar.
Norentzat?
Tailerrak haur eta nerabeekin ari diren edozein erakunderi proposatuak dira: eskolak, liburutegiak, herriko etxeak, elkarteak, enpresa pribatuak…
Nola?
Tailerrak erakundearen beharrei egokitzen dira. Literaturan oinarritzen ahal dira (obra analisia, idazketa sorkuntzk). Baina zabalagoak izan daitezke (antzerkia, zinema, arte plastikoak…). Beste proiektu batzuekin bat egiten ahal dute, beharren arabera.
Formakuntzak

Zer?
Formakuntzak nerabe eta haurrekin harremanetan diren helduei zuzenduak dira. Helburua, tresnak proposatzea da iksupundu berdintzaile bat proposatzeko heziketa eta kultura mailan.
Noiz?
Formakuntzak egun erdi batekoak izan daitezke eta epe luzeago bateraino luzatzen ahal dira. Partaide kopuruaren arabera ere egokitu daitezke.
Norentzat?
Literatura, kultura sortzaileak, kultura eragileak, hezitzaileak, irakasleak, haur eta nerabeekin ari diren eragileentzat.
Nola?
Formakuntzen helburua kasu konkretuak eta konponbideak lantzea da teoria gogoetatzeaz gain. Literaturan edo gazteen tresnetan oinarritzen dira formakuntza gehienak baina, behar eta helburuen arabera egokitu daitezke.
Qualiopi babespean dira.
Galderak badituzu eta informazio gehiago nahi dituzu? Ez dudatu nirekin harremanetan sartzeko. Heldu diren 48 orduetan erantzungo dizut.
Your message has been sent
Idoia Rodriguez Mondragon
Genero pedagogoa
Crédit photos: Louis Triol
contact@idoiarodriguezmondragon.com
0674370505